Gizarte Zentroak badu igogailua

Mendixurko Gizarte Zentroak igogailu bat du dagoeneko, eskailera aldapatsuetatik sarbide guztiak erraztuko dituena.
Obra duela hilabete batzuk amaitu zen arren, pairatzen ari garen egoera pandemikoak haren erabilera eta inaugurazioa eragotzi ditu. Espero dugu datorren azaroan inaugurazio ofiziala egitea, iaz bertan behera utzi behar izan genituen San Roman jaiak direla eta.
Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren finantzaketari esker egin ahal izan da obra, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar politiketako Zuzendaritzaren Leader 2020 Programaren bidez.

Mendixur