Mendixurreko Eliza Berria

Proiektua eta eraikuntza

Garai hartan, San Roman parrokia erabat isolaturik geratu zen, eta horrek, bere egoera erorkorrarekin batera, hura eraistera bultzatu zuen, bere materialak baliatuz, herri berriaren erdigunean eliza berri bat eraikitzeko.

Eliza zahar hori, ziur asko, inguruko landa-estilo erromanikokoa izango zen, eta oraindik ere, aztarna horiek  ikus ditzakegu gaur egun desagertuta dauden herrietako parrokiak izan ziren ermitetan, hala nola, Quilchanoko San Pedron edo Arraraingo San Juanen.

Agian, bere fabrika handixeagoa izango zen, aipatutakoetan ez bezala, dorrea zeukan eta.

Proiektua eta eraikuntza

Mendixurreko eliza zaharra hondatuta zegoen 1807an. 1808an eraispena hasi zen, frantsesen aurkako gerrak eten zuena, eta 1819an tenplu berria inauguratu zen, lautadan kokatua, herriaren ondoan, eta ez goiko muinoan, bere aurrekoa bezala.

Lanen traza eta zuzendaritza Mateo de Garayk egin zituen, “San Fernando Errege Akademiak onartutako arkitektoa” titulua zuena, eta obren gauzatze materiala, berriz, Juan Antonio de Mendibar edo Abendibar harginak egin zuen, dokumentuetan bi grafiekin  agertzen baita.

Ignacio de Arteche arotzak egin zituen teilatuak, Manuel de Orueta errementariarekin batera. Joaquin eta Simon de Umérez igeltseroek ere obran lan egin zuten, bereziki kupula eta gangen eraikuntzan.

Antzinako tenplua eraisteaz Bernardino Agirre eta Luis Escudero arduratu ziren, eta hauek 2.000 erreal kobratu zituzten, baina ez zuten beraiek amaitu, Antonio Egurenek eta Francisco Ruiz Eguibarrek baizik, 500 errealeko kostuagatik. Hargintza lanak 17.569 erreal izan zituen. Kopuru guzti hauek jada ordainduak zeuden 1813an.

Eraikina

Eliza 1819an inauguratu zen. Habearte bakarra du, gurutze latindarreko oinplanokoa da eta gurutzaduraren gainean ganga dauka.

Elizpea eta dorrea beranduago eraiki ziren. Oinak 29 metro ditu beso nagusian eta 8 ‘5 txikienean, hormak 11 metroko altuera dauka. Habeartearen elkargunean eta transeptuaren gainean ganga obala bat eraiki zen petxinetan bermatuta.

Gainerakoa ilargixka-gangaz estalita dago. Arkuak pilastretan bermatuta daude. Paramentu guztietan zehar erlaitz bikoitz irtena doa. Arabako estilo neoklasikoaren adibiderik onenetakoa da.

Azala, sinpletasunari eta ekonomiari buruzko arau akademikoen arabera, arrunta da. Bere gainean, gurutzaduraren besoen muturretan dauden beste bi leihateen antzeko  angeluzuzendun leihate handi bat dago.

Gurutzaduraren besoen eta burualdearen artean, habeartearen gainerako zatiarekin batera, Sakristia, ekialdean, eta andeen eta alioen biltegi bat, mendebaldean, eraiki ziren

Habeartearen barrualde

Mendixur elizak, hasieratik, egurrezko koru arkitrabatu bat izan zuen, zurezko balaustradarekin.

Habeartearen zorua harlauza handiz egina zen, ziur asko eliza zaharretik zetozenak. Presbiterioaren eremua goratuta dago eta bertara harrizko bi harmailetatik iristen da.

Gainontzeko nabetik burdinazko burdin sare batek banandua zegoen, Vatikanoko II. kontzilioko jarraibideen ondoren, eukaristia eliztarrei begira agintzera pasa zenean ezabatu zena.

Sortzez Garbiaren erretaula

Mendixurko San Roman elizak hiru erretaula ditu, denak eraiki baino lehenagokoak.

Erretaula nagusia barroko churrigueresko estilokoa da, Rococoaren bertsio hispanoa irudikatzen duena. Badakigu eliza zaharretik datorrela, urte gutxi eman baitzituen bertan.

Urre koloreko zurezkoa da. Hiru kale ditu, kanpoaldean eta kaletarteetan, alboetan zutabe salomoniko oso apainduez hornituak, non mahatsondoak igotzen diren, girlandak, orbela eta hostotza anitz eta ugarirekin. Bankuan, mentsula handien artean, San Joan eta San Lukas ebanjelarien bi erliebe daude, polikromatuak eta urreztatuak.

Solairu bakarrean, arku biribileko horma-hobietan, herriko zaindaria den San Romanen irudia, erdian eta posizio altuagoan, eta alboetan San Pedro eta San Pablo irudiak daude.

Hauen gainean gainean, erliebe polikromatuetan, beste bi ebanjelariak daude, San Mateo eta San Markos. Teilatupean, frontoi makur batez errematatutako horma-hobi batean kokatua, kalbario bat dago, hau da, Jesusen irudia gurutzean, bere oinetan Ama, Ama Doloretakoa, eta San Joan Ebanjelaria dituela, erretaularen gainerakoen aurretik agertzen direnak.
Erretaula hau 1713 eta 1715 artean eraiki zen, baina egilea ezezaguna zaigu.

Sagrarioa

Sagrarioa zaharragoa da, XVI. mendearen amaierako lan errenazentista.

Badakigu 1712an Jacinto Lopez de Ullibarri izeneko pertsonaia baten alargunari erosi ziotela, 13.192 marabediren truke.

Ateak, Kristo berpiztua irudikatzen duen erliebe bat dauka.Jakina da Martin de Orueta eta Ignacio de Arteche izan zirela 1819an bere kokaleku berrira eraman zutenak, lan horrengatik 80 erreal kobratu zituztelarik.

Arrosarioko Ama Birjinaren erretaula

Gurutzaduraren besoetan erretaula txiki bana dago. Ebanjelioaren aldekoa Arrosarioko Ama Birjinari eskainita dago.

Neoklasiko estilokoa da, XVIII. mendearen amaierakoa. Erdian aipatutako Arrosarioko Ama Birjina agertzen da, egilea ezagutzen ez dugun arren, badakigu 1763an Jose Agirre margolariak urreztatu zuela.

Eskuinean, San Bartolome bat dago, Gasteizko lantegi batean garai hartan egina, eta Juan Angel eta Manuel de Rico anaiek polikromatua. Ezkerrean, XV. mendeko San Sebastian gotikoa agertzen zaigu, elizaren antzinatasun handiena duen objektua.

Teilatupean, San Jorgeren erliebe bat agertzen zaigu. Aldare hau ez dator eraitsitako elizatik, San Jorge ermitatik baizik, eliza berria gurtzara irekitzean bertan behera utzi zena.

Inmakuladako erretaula

Epistolaren aldean, Sortzez Garbiaren erretaula dago.

Bertan, Sortzez Garbiaren egur polikromatuzko irudi xelebre eta delikatu bat agertzen da, 1796koa. Erretaula hau, eliza berriaren inauguraziorako erosi zen.

1819tik aurrera, Mendixurko eliza berrian gurtza hasi eta gero, elizpea eraiki zen, 1847an, eta, ondoren, dorrea, 1857an.

Berez, dorrearen eraikuntza fabrika orokorrarekin hasi zen, baina ez zen amaitu ordura arte.

Elizpea

Elgeako Andres Etxebarria eta Migel Eguinoa harginek eraiki zuten elizpea. Mateo Garaikoaren planoen arabera egin zen.

Erdi-puntuko harlanduzko hiru arku ditu, lau angeluko pilastrak eta inposta molduratuak, eta hegoaldeko fatxada osorik hartzen dute.

Hiru isurkiko teilatua du, bere azpian solairuarte bat zegoelarik, non Miserikordiako arka zegoen, tamaina handiko haritzezko altzari bikaina, duela gutxi desagertua.

Dorrea

Dorrea 1857an amaitu zen. Herediako Angel de Ocariz harginarekin sinatutako kontratuan zehazten zenez, beharrezkoa zen harlanduzko harri guztia Elgea eta Ozaetako harrobietakoa izan behar zen.

Harlangaitzari dagokionez, eliza zaharraren kokalekuan zegoen harria erabiliko zen, gehiena zimenduetatik zetorrena.

Dorreak oinplano karratua zuen eta 22 metroko altuera. Bi gorputz zituen, behekoa 17 metro ingurukoa, harlangaitzezkoa eta harlanduzko izkinak zituena; goikoa kanpandorrea zen, harlanduzko erlaitz irtenaren gainean eraikia.

Angeluetan pilastrak eta erdi-puntuko lau arku zituen, iparraldekoa itxia.

Kanpandorrean hiru kanpai zeuden.  1793an galdatu zen txikiena, eraitsitako elizatik zetorrena,  edobeharbada,  erositakoa zena  . andiena 1867koa da eta enkarguz galdatu zuten, “San Román reega por nosotros” inskripzioa baitarama.

Modernoena 1914koa da, San Romani buruzko inskripzio bat ere badu eta gaur egun hautsita dago.

Eraistea eta berreraikitzea

Lehenaldiaz arituko gara, izan ere, 1988ko apirilean, teilatuetan konponketa-lanak egiten ari zirenean; habeartekoa, arkupekoa eta dorrekoa, azken hori erori egin zen.

Kanpaiak dorrearen zulotik erori ziren, egurrezko eskailerak hautsiz, eta harri ugari konpondu berri ziren teilatuen gainean erori ziren, aho handi bat irekiz eta ganga hautsiz.

Segurtasun arrazoiengatik, kanpandorreko arkuak desmuntatu egin ziren,  eta gaur egun, harlanduak desagertu egin dira. Ondoren, elizpeko teilatua hondoratu zen.

Gasteizko elizbarrutiko gotzain Andrés Asurmendi jauna zela, Ernesto Aransay jauna erretore izendatu zuten, eta honek, Administrazio Batzarrarekin lankidetza estuan, berreraikitze proiektu bat onartzea lortu zuen.

Horrela, 2007ko irailean eliza berriro inauguratzea lortu zen, Miguel Asurmendi gotzain jaunak egindako meza batekin.

Zaharberritzeak ez zituen barne hartu kanpaien gorputza, elizpeko gailurra eta egurrezko korua, habeartearen estalkia erori ondoren erabat suntsituta geratu zirenak.

Gainerakoan, erabat leiala izan zen Mateo Garayren 1807ko jatorrizko proiektuarekin.

Mendixurreko San Romango elizako argazki galeria