Etimologia

Mendixur-Vistas-del-Pueblo-y-Llanada

Mendissur/Mendixur izenak, “Mendi segurua” esan nahi du, izen egokia, izan ere,  antzinako biztanleria gaur egun hilerria dagoen ekialdeko muturrean eta gorenean zegoen tontorrean baitzegoen.

XVIII. mendean sortu berria zen Espainiar Hizkuntzaren Akademiak erabaki zuen “j” soinuarekin ahoskatzen ziren baina “x” arekin idazten ziren hitzak j grafia berriarekin idatzi behar zirela, “J” letra ez baitzen existitzen ordura arte.

Adibidez, “Exercicio”, grafia berri horrekin idaztera pasatu zen, eta arau hori toponimia osoari aplikatu zitzaion, gaztelaniazkoari edo, kasu honetan bezala, euskaldunari ere bai. Horrela, Mendixur Mendíjur izatera pasa zen, dokumentuetan lehenik, eta eguneroko hizkeran gero.