Elur urte, gari urte

Horixe dio esaera zaharrak. Nekez beteko zaigu hori, hain zaila izango omen den 2021 honetan… baina ez dadila gure errua izan, behintzat. Momentuz, lehenengo zatia betetzen ari da, eta urtea elurte eder batekin hasi da, aspaldi batekoen antzekoa. Astebete baino gehiago da zelaiak zurituta ditugula, nahiz eta elur-ekaitz pare bat baino ez egon, tenperatura baxuek elurra izoztu baitute. Agian hobeto, dena bat-batean urtu izan balitz, uholdeak izango ziren Arroiabetik behera… Oraingoz, gure iturburuek erreserbak dituzte, lehorte garaia iristen denerako. Urte ona izango da, birusa menderatzea lortzen badugu. Hori gutako bakoitzaren esku dago, eta -hala izan bedi- txertoen eskuetan ere.

Mendixur