Pandemiaren garaiotan, lana, ikasketak eta pertsonen arteko harremanak bide telematikoz egin behar direnez, gure herriak ez du baliabide egokirik zeregin horiek gutxieneko eraginkortasunarekin egiteko, eta horrek diskriminazioa dakar gainerako arabarrekiko.
Horrela ondorioztatu behar dugu gure ahaldun nagusiaren hitzetatik, duela urtebete ziurtatu baitzuen 2019ko abenduaren 31rako Arabako herri guztiek zuntz optikoa izango zutela. Zer gertatu da gurearekin?
Gorabehera batzuen ondoren, batzuk harrigarriak, zuntz optikoari eusteko prestatutako hodiak zelai batean abandonatuta geratu ziren.
Administrazio Batzarraren ekimenez, sinadurak biltzeari ekin zitzaion, eta, bertan, Foru Aldundiaren hitza ez betetzearen ondoriozko nahigabea adierazi zen, eta Foru Aldundiari eskatu zitzaion arazo horri ahalik eta eperik laburrenean irtenbidea emateko. Mendixurko ia bizilagun guztiek sinatu zuten eskaera.
Orain arte ez dugu informazio ofizialik izan, kontua luze doala egiaztatzea baino.
Ur korrontea 1979ra arte ez zen Mendixurrera iritsi. Ordurako Bilbo Handia eta Gasteiz Ullibari-Ganboa urtegiko urez hornitzen ziren. Urtegia 1958an inauguratu zuen Franco jeneralak, eta haren ertzak gure herriraino iristen dira.
Espero dugu Interneterako konexio egokia izateko behar den atzerapena ez izatea gure etxeetan ur korrontea izateko jasan behar izan genuena bezain luzea.